Ongi etorri 2020ra

Hasi da ikasturtea eta, jakina, gure urte berria Sustatzaileen Programan. Urtarrilaren 23an, osteguna, 2020ko lehen bilera egin zen gazte sustatzaileekin, programako jarduerei ongietorria emateko eta berrekiteko. Urtean planifikatuko liratekeen jardueretara joateak duen garrantziaz hitz egin genuen, eta haien gurasoen asistentziaz  jarduera batzuetara.

 

Laura Galeano psikologoarekin ere bildu ginen, genero-kontzeptuak bakoitzaren esperientzia pertsonaletik aztertu eta argitzeko, eta ondorioztatu genuen horietako batzuk arrazoi kulturalengatik direla eta gizonei zein emakumeei eragiten dietela. Aldatu behar ditugun gauzen inguruan hausnartzeko aukera eman zigun gune bat izan zen.

 

Eta hasierako jarduera horietan lehen bilera egin zen gazte sustatzaileen gurasoekin, aurtengo lan egiteko modua, araudiak eta landu beharreko gaiak ezagutarazteko. Lantaldeak eta jarduerak ere ezagutzera eman ziren.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

AMS ikastaro amaiera

Azaroan eta abenduan amaitzen da eskola urtea Nikaraguan. Beste urte batez eta guztion ahaleginari esker lortu dugu ikasturtea proiektuetan amaitzea. Beti egiten den bezala, eta helburuak lortzeko egindako ahalegina eskertuz, beste urte batez.

Ospakizunetan urtero berritzaileak izan daitezen ahalegintzen gara, harritzea lortu ahal izateko eta elkarbizitza ezberdina egiteko.

“Nosotros/as También Podemos” saioan menu berezia aukeratu zen, eta umeekin batera jaioberriak prestatzeko lanari ekin genion. Esperientzia berria eta oso dibertigarria izan zen, eta, jakina, gozamena ahosabaiarentzat. Eta, urtero bezala, pakete pertsonalizatua, erabiltzaileentzat maitasun handiz prestatua.

“Sustatzaileen prestakuntza” programan, gizarte-ekintzako paketeak prestatzeko bildu ziren, eta ahalegin handiz funtsak biltzeko jarduerei esker egitea lortu zuten. Era berean, ospakizun txiki bat prestatu zen eta Gabonetako paketeak banatu ziren.

Eta, jakina, AMSn familia handia gara eta, beraz, langileak agurtzeko jaia ere egin zen eta aurten guztion artean erabaki genuen gure familiak gonbidatzea. Egun dibertigarria eta oso berezia izan zen, denok gogoratuko duguna.

Eta orain 2020rako indarrak berreskuratzera, espero dugun urtea aurrekoa baino hobea izatea eta sorpresa onez betea.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Nica jaki baten prestaketa

Ausartu behar ez zirela uste genuen, baina NTP-n denetara ausartzen gara… Ostiralean kurtso amaierako ekintza programatuta zegoen. Orain dela asko, urtean behin plazer hau emateko ohitura hartu dugu, eta zorionez aurten ere egiteko aukera izan dugu. Baratze eta animalien autokontsumoaren hazierari esker izan da, erabiltzaile eta langileen esfortzuarekin egunero mantentzen duguna. Hortaz, beste urte batez, nacatamal onak prestatu ziren.

Baina aurten pausu bat aurrera eman zen, gazteek prestakuntzan parte hartu zutelako, eta nica guztientzako jaki on hau elaboratzeaz disfrutatu zuten.

Nacatamala zaila da prestatzen eta normalean etxeetan kantitate handietan egiten da, baina asteburuetan horretarako diren lekuetan ere saldu egiten da (ostiralean hasiz eta igandean amaituz). Arto-irinez egina dago eta patatak, arroza, oilasko edo txerri haragia, tipula, tomatea, chiltoma eta txile ale batzuk ditu. Era berean, mahaspasak, olibak eta beste osagai batzuk ere eraman ditzake. Hori guztia chagüite hostoetan biltzen da eta denbora luzez egosten uzten da.

Amaieran jaki gozo hauek aurkitzen ditugu, ogi, kafe edo kontsumitzailearen gustura disfrutatzen direnak.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

BABYSHOWER

Ospakizun hau ezezaguna da askorentzat, edo behintzat orain arte ez da hemen entzun, baina MSH-rentzat hitz honek berri on bat dakar. Orain dela gutxi Bultzatzaile Programako Mayraren umetxoaren jaiotza ospatu genuen, eta irailean Dinaren haurtxoaren ongietorria ere ospatu genuen, egun gutxitara jaio zena.

Partekatzeko momentuak dira, momentu pozgarriak, urteak ospatzen daramakigunak familia handi honen kide berriei ongietorria emateko.

Lankideek festa bat prestatzen dute, non opariak ematen diren, esaterako bainuontziak, fardelak, biberoiak edota arropa. Hau guztia mahai edo putzu batean jartzen da, lagun, familia edo lankideek prestatzen dutenek.

Joko eta dinamika desberdinak egiten dira, umetxoekin zerikusia dutenak, hala nola ama izango denaren sabela neurtzea, biberoi bat prestatzea edo fardela bat jartzea.

Azkenik, egunaren oroigarriak ematen zaizkio, bidean datorren haurtxoarentzat oroipena ere izango direnak.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Atzerantz begira: desgaitasunaren astea

Nikaraguan, desgaitasunaren astea abuztuan ospatzen da eta eguna 24an edo 25ean izaten da. Desgaitasuna duten pertsonen egun internazionala abenduaren 3an da.

MSH eta “Nosotros También Podemos” programarentzat, agertoki aproposena da desgaitasuna duten pertsonen errealitatea eta jasaten dituzten eskubideen falta ikus ahal izateko.

Horregatik aste honi beti eman izan diogu arreta berezia; indarra emateari garrantzia eman eta baliabide hau ahalik eta gehien aprobetxatzea. Horrela, antzerki, foro, karroza, feria edota martxa desberdinen bidez, desgaitasunaren astea gure leihoa izan da, gure egunerokotasuna munduari erakusteko eta aukera diferentzia handia ikusarazteko garapen pertsonalaren bidean.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Basotzea salbatzera!!!!!

Aurtengo abuztuaren 16ean eta 22an, ostirala eta osteguna hurrenez hurren, Sustapen Programako ingurumen taldeak, José Cecilio del Valle ikastetxeko basotzearen ekintzaz arduratu zen. Zuhaitzak landatu ziren, hala nola chocuawo, zedroa eta oliba, edertasun eszenikoa eta onura ekologikoa ematen dietenak izakiei. Ekintza honen helburua berotze global eta deforestazio indiskriminatuaren alde borrokatzea da. Programaren kide diren gazteek kontzientzia sortzen dute alor honetan ekintza honen bidez. Ingurumenaren alde hiri ekintza bultzatzen du, basoko ekintzetan parte hartuz, biztanleria sentsibilizatuz, parte hartze soziala sustatuz eta inguru hezkuntza bultzatuz.

 

Ekintza hau oso polita izan zen eta parte hartzaile bakoitzarentzat esperientzia oso ona uzten du.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

BAZKARI SOLIDARIOA

Diriambako proiektuan lagundu nahian, bazkari bat egiteko aukera atera zen. Alejandro Arrasatera etorri zen bisita egitera eta momentu horretan ideia prestatzen hasi zen. Eta martxoaren 23an… LORTU GENUEN!!! Nola ez, jende askoren laguntzari esker lortu genuen, baita gure euskarri nagusiari esker ere, SOLIDARITATEA.

Lehenengo Alejandroren eskutik, Alacantetik etorri baitzen gau oso bat bidaiatuz sukaldatzeko; Arizmenditik azoka-eremuko jangela eta sukaldea uzteagatik; Mankomunitate eta Udaletxetik aulkiak, mahaiak, platerak eta horrelakoak uzteagatik. Eta batez ere bazkaltzera etorri ziren guztiengatik: MSHko familia ia bere osotasunean zegoen, bere bizitza guztiko gertuko pertsonekin eta berriak diren beste batzuekin, baina bereizezin eta ezinbestekoak bihurtu direnak behin baino gehiagotan.

Batzuk urrutitik bidaiatu zuten gurekin egoteko. Beste batzuk, gertu egonda ere esfortzua egin zuten etortzeko, Arrasateko eguneko zentroko Aita-Menni eta Atzegiko partaideak bezala, gurekin egon ahal izateko logistika lan handiak egin behar izan zituztenak. Baita Goyeneche Fundaziokoak ere, mahaikide batzuk ordezkariak zirelarik

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Lorezaintza goiza

Aurreko ostiralean “Nosotros También Podemos”-eko erabiltzaileek, langileekin batera, goiza naturarekin kontaktuan egoten eta mintegiko proiektuan aurrera egiten jardun genuen, elkar solidarizatuz, beste hainbatetan lana egiteko duten erabiltzaileekin.   

Ekintza goizeko 8:30etan hasi eta eguerdiko 12:00etan amaitu zuen. Lau talde antolatu ziren lan desberdinak egiteko:

·        Lehenengo taldeak lur beltza iragazi zuen gero abonu ekologikoarekin nahasteko.

·        Bigarren taldeak abonu ekologikoa ateraz konposta nahasi zuen. Hau lorezaintza tailerreko hilabete askoko lana izan da, konposta sukaldeko hondakinekin eta sukalde tailerretik atera zutelarik.

·        Hirugarren taldeak birziklatutako materialarekin (botilak) loreontziak egin zituen, geroago landareen ereintzan erabili ahal izateko.

·        Laugarren taldeak, birziklatutako materialarekin egindako loreontziak erabiliz, landareak erein eta birlandatu zituen, ondoren mintegiko tailerreko produkzio parte bezala salduz.

Goiz osoan zehar lan taldea garatu zen, elkarlanean arituz eta emaitza positiboak ikusiz. Izan ere, horietako asko urte askotako lanaren ondorio dira, bakoitzak aurpegian irribarre bat zuelarik, baliagarri eta probetxugarri den zerbait egiteko gai sentituz. Modu berean, inguruneari laguntzen geniola sentitu genuen, materia organikoarekin gure konposta eta botila plastikoen bidez.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Bekadunen 2019ko Lehenengo Bilera Orokorra

2019ko otsailaren 1ean, MSHko lokalean, sustatzaile taldearen lehenengo bilera orokorra ospatu zen, non partaidetza handia jaso zen gazteen partetik. Bilera honetan arduradun bakoitzak gazteak animatzeko ekintza ezberdinak egin zituen, batzuk oso dibertigarriak izan ziren, hala nola: korapiloaren dinamika, etxe-inkilino-lurrikara, galdeketa ekintzak, eta beste hainbat, momentu dibertigarriak elkarbanatzera lagundu zutenak.

Bestalde, txikiak ere egin ziren informazioa biltzeko asmoarekin, klase egunak, ordutegia eta lekuarekin, horrela bekadun bakoitzaren azterketa izateko. Amaitzean otamen batekin bukatu genuen. Denok pozik gelditu ginen ekintza honekin eta urte eskolarra hasteko lehenengo bultzada izan zen.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario

Eta… Hasiko gara!!!

Otsailaren 4a, astelehena, gazte eta helduen zentroko lehenengo klasea izan zen. Urtea ilusio handiz hasi dugu, gure erronkak lortzera bideratuta. Erabiltzaileekin kurtsoa hasi baino lehen, langileek bidea prestatzen egon dira, 2018an izandako lorpenak kontuan harturik. Abenduan langileek eta gazteek egindako lana ebaluatzen da. Emaitzak aztertzen dira eta denen artean irtenbideak bilatzen dira, hurrengo kurtsoan emaitzak hobetu ahal izateko. Hortaz, erabiltzaile bakoitzak helburu berriak ditu, afinitate gehiagoko arloetan edo garapen pertsonalerako behar dituenetan.

Urte honetarako erronka berriak ditugu. Horietako bat mintegian lana inplementatzea da, Bilketa Zentroan kokatzen dena. Helburu honekin, birziklapenerako botilen bilketarekin eta plastikozko galoiekin jarraitzen dugu; orain ere mintegitik ateratzen diren landareekin loreontziak eginez.

Beraz, kurtsoa aurrera begira hasi dugu, zentroan kide berriak hartuz eta urte hau ondo joango denaren esperantzarekin… Bidean lagunduko gaituztelakoan, gogorra izan arren, indar eta esperantza handiarekin egiten dugularik

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Publicado en Uncategorized | Deja un comentario