Gure lankidetza eremuak

Garapenerako lankidetza hegoaldean

1998. urtetik Nikaraguako Diriamba udalerriko emakume eta gizonezkoekin elkarlanean dihardugu: altzairu artisauekin, adimen urritasuna edota fisikoa duten pertsonekin eta beraien senideekin eta garapen agenteak izateko hezten ari diren gazteekin.

Pertsona edota talde hauekin lankidetza garapen proiektu ezberdinen bitartez burutzen da:

  • «Guk ere ahal dugu» proiektua: Adimen urritasuna edota fisikoa duten gazteen atentzio eta integrazio zentroa.
  • Beka proiektua: Gazteen arteko heziketa formala eta genero indarkeriaren prebentzioa.
  • Artisauen trebakuntza, industrializatze eta garapena.

Burutzen dugun lankidetza mota

Aurrera daramagun lankidetza proiektu ezberdinen bitartez, Diriamba udalerriko eta bere biztanleen giza-garapenean eta bilakaera sozialean eragina izaten saiatzen gara.

  • Behin proiektuak gauzatuta, lankidetza proiektu horien tresna eta baliabideak proiektu beraren onuradunen ardurapean gelditzen dira.
  • Bertako instituzio eta erakunde sozialekin elkarlana sustatzen dugu, gure proiektuek bertoko instituzioen laguntza eta jarraipena izan dezaten.
  • Momentu honetan Hezkuntza, Osasun eta Familia ministerioekin elkarlan hitzarmena negoziatzen ari gara adimen urritasuna edota fisikoa duten gazteen atentzio eta integrazio zentrorako diru laguntzak lortzeko.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s