Hogei urteren ostean…Jarraituko dugu!!

Kaixo, Isabel naiz.

2020ko abenduan hogei urte beteko dira hainbat lagunen artean AMS Mundu Solidarioa Helburu sortu genuela. Nik hiru urte neramatzan Diriamban, Nikaraguan. Heziketa Bereziko ikasketak amaitu berritan iritsi nintzen hara, eta artean ez nekien bertako errealitateak nire bizitzaren norabidea aldatuko zuenik.

Nikaraguara iritsi nintzen lehen aldian ezagutu nuen egoerarakin, ezin izan nuen beste alde batera begiratu. Aniztasun funtzionala zuten pertsonak eskolan artatzen zituzten, baina 14-15 urtetik aurrera inbertsio hori eta arreta hori galdu egiten ziren. Haur horietako asko beren etxeetan bilakatzen ziren heldu, euren inguruari eta komunitateari ekarpenak egiteko aukerarik gabe. Zerbait egin behar genuen hori aldatzeko, eta, beraz, jende askoren laguntzarekin proiektu txiki bati ekin genion, gazte horiei erantzun bat eta espazio bat emango ziena.

Egun batean Silviok, proiektuan parte hartzera gonbidatu ostean, zera esan zidan: ‘Nik ez dut ezer ikasi nahi. Nik lan egin nahi dut!’. Baliagarria izan nahi nuela erakutsi zidan, gizartearen parte izan nahi zuela. Hori izan da gure helburua urte hauetan guztietan: kolektibo ahulenei prestakuntza eta lana eskaintzea, osotasunean gara daitezen eta gizartean parte-hartze aktiboa izan dezaten. Ordutik “la jefecita” naiz.

Hogei urte baino gehiago igaro dira ordutik. Elkartea sortu genuen, proiektu honetan eta beste batzuetan sinetsi zuten pertsonen laguntzarekin, gaur egun ere gu babesten jarraitzen duten horiei esker. Ezer gutxirekin, gela txiki batean hasi ginen, praktiketako irakasleekin. Urte gogorrak izan ziren. Soldataren zati bat ordaintzen zidaten pertsonen laguntza jasotzen nuen, biziraun nezan, eta zenbait erakundek, Jesus Caminantek adibidez, dohaintza egin zuten proiektua hazten joan zedin. Eta hala egin genuen, elkarte gisa eta “Guk ere ahal dugu” izeneko proiektua sortu genuen, hasieratik izan ginena laburbiltzen duena: munduko txoko honetan inolako eskubiderik eta babesik ez duen eta bere bidea eraiki behar duen herritar kolektibo horren lana, indarra, konpromisoa eta borroka bistaratzeko tresna.

Eta familia handi bat osatu genuen. Ia ehun erabiltzaile eta langile gara, aniztasuna barne hartzen duena. Gure lan egiteko modua hobetzen joan gara, pertsona askori esker, eta horietako batzuek beren arrastoa eta denbora utzi dute bertan.

Hogei urte eman nituen Diriamban, familia handi horrekin batera hazten, eta duela ia hiru urte itzuli nintzen: Arrasatera, gu han egon ahal izateko hainbeste lan egin zutenei laguntzera. Ziur nengoen ni gabe ere ondo egongo zirela.

Nikaraguako egoera sozio-ekonomikoa ezaguna da. Aurten, ez dago gehiegi kontatu beharrik… pandemia hasi zen, eta mina eta sufrimendua areagotu egin dira. Diriamban gu baino astebete geroago konfinatu ziren, eta familia handia garenez, telelana egiten eta beharra zuten familiei janaria eramaten hasi ziren. Izan ere, zaurgarritasuna izan da beti gure erabiltzaileen ezaugarria.

Eta berriro ere haiekin elkartuta sentitu nintzen, konfinatuta nengoelako ni ere eta egunero sareen bidez komunikatzen ginelako. Baina arazoak hasi dira. Urte askoan, proiektuarekin jarraitu ahal izan dugu udal txiki eta ez hain txikien diru-laguntzei esker, baita enpresena ere eta gure bazkideena, baina… egungo krisiarekin diru-laguntzak geldirik daude.

Gizarte-laguntzarik eta langabezia-laguntzarik ez dagoen herrialdea denez, soldatarik edo laguntza txikirik jasotzen ez duten familiak eta langileak oso egoera zailean egon daitezke… eta orain kasuak ugaritzen ari dira, eta kaosaren garaia iritsi da.

Eta hemen nator ni, unerik zailenetan eta hainbeste premia dagoenean zuri laguntza eskatzera, berriro ere, Nikaraguan utzi nuen familiarentzat. Ezin dugu bazkari solidariorik egin, ez zozketarik, ez merkaturik… orain ezer ez. Sareak soilik geratzen zaizkigu, eta mezu hau zabaltzea, zure ekarpena lortzeko, ahal duzun hori, hilabete konplikatu hauetan aurrera egin ahal izateko. Eta mezu hau zabaltzeko laguntza ere eskatzen dizugu, zure lagunei eta ingurukoei helaraztea, ezagutzen bagaituzu bereziki, badakizulako zein den 20 urte hauetan egin dugun lana.

Eskerrik asko!

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s