GU EMAKUMEOK

Azaroaren 31ean hizketaldi bat egin zen emakume gazte bultzatzaileentzat Laura Galeano psikologoarekin. Helburua gure bizitzaren garapenaren etapak ezagutzea zen. Hizketaldi honetan emakumeok iragaten ditugun fase ezberdinak eta bakoitzean bizi beharko genituen egoerak azaldu ziren. Topaketa honetan gutako asko emozionalki adinarekin bat etortzen ez zen etapa batean geundela ikusi genuen, asko heldutasunean edo zahartzaroan sentitzen direlako gaztaroan edo nerabezaroan egonik. Esperientzia hartu-eman bat egin genuen, eta nik nirea azaldu nuen ama nerabe bezala. Nire ikasketekin jarraitu ahal izateko jasan nituen zailtasun eta oztopoak partekatu nituen. Izan nituen ondorio fisiko eta emozionalak ere azaldu nituen, batez ere kontuan izanda ama goiz izan nintzela; hala ere, pertsona askoren laguntza izan nuen, baina zaila izan zen ikasten jarraitzea. Zailtasun eta esfortzua alde batera utzita, nire karrera ia amaitua dut eta harro nago egin dudan lanarekin, nire burua gainditu eta urrun iritsi bainaiz. Hau guztia gazteekin konpartitu nuen adibide bat izan zezaten, gauzak goizegi egiteak dituen ondorioak erakutsi nahi nizkien eta. Topaketa aberasgarria izan zen eta gure etorkizunean lagungarriak izango diren gauzak ikasi genituen.

images

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s