Urtero bezala datorren urteko egutegia prestatzen hasi gara. MSH-rentzat egutegiak gure lana aurkezten du, baita ekintza bakoitzean helarazi nahi duguna ere, horregatik gai, argazki eta testuen bila gabiltza 12 orrialde horietan gure egutegiak paretetan jartzen dituztenei hurbiltzeko.
Aurtengoa oso zaila izan da, imajina dezakezue, baina azkenean ondorio batera iritsi gara: garrantzitsua da gogoratzea eta gu geu ere gogoratzea urte hauetan jasotako laguntza guztia, jende askorena eta modu desberdinetan jaso baitugu.
Hortaz, urria amaieran proiektu bakoitzarekin lanean hasi ginen. Profesionalek bezala, guk ere gure argazki-saioa izan genuen, beka programaren audiobisual taldeak egin zuena, beti Daniel eta bere kameraren laguntzarekin.
Zorte handia dugu, MSH-ko guztien naturaltasuna dugu eta: haien irribarre eta jarrera onek argazkiek transmititu nahi dutena transmititzea lortzen dute.
Hemen 2019KO EGUTEGI BERRIAREN
aurrerapen bat uzten dizuegu, irrikan itxoin dezazuen.