AMETSAK, AMETS AL DIRA?

Gure formazio zentroa Diriambako (Nikaragua) hirian kokatzen da, “Nosotros/as También Podemos” programaren barruan.

AMS elkarteak, 20 urte baino gehiago daramatza programaren barruan dauden ezgaitasunen bat duten pertsonen integrazioa bilatzen. Horretarako zentroak tailer desberdinak dauzka, non esparru diferenteak lantzen diren. Hauek erabiltzaileei ebaluazioak egin eta gero aproposenak kontsideratu dira bizitzako arlo desberdinetan garatu ahal izateko. Aldi berea, guraso, anai-arreba eta tutoreekin lan egiten da formazio hau etxera iritsi ahal izateko.

Arlo garrantzitsuenetariko bat autonomia da eta horregatik kasu gehienetan erabiltzailea lan errealitate batera iristeko lan egiten da, bai zentro barruan zein kanpoan.

2017. urtean, berriro ere, praktiketako ikasleekin lan egiteko aukera aurkeztu zitzaigun. Ikasle hauek HUHEZI unibertsitateko audiobisual ikasketak burutzen ari ziren eta erabiltzaileen errealitatea erakustea pentsatu genuen, ametsak eta beharrak lotuz.

Bi mundu desberdin, proposaturiko erronkak lortzera lotuta baino ezer hobeagorik ez dago gertuko errealitateak aurkezteko, beti ere profesionalen denbora, esfortzu eta maitasunarekin.

Gure lotura Euskaditik proiektura iritsi diren pertsonak dira, baina gure protagonistak munduko bi aldeetan ezagutzen zituen pertsona bat behar genuen: Miren Errasti. Gurekin Nikaraguan egon zen orain dela urte batzuk eta Arrasaten egiten den lana ondo ezagutzen du. Ideia azalduta, lan egiten hasi zen.

HUHEZI-ko ikasleei gainditze istorioak sortzeko ideia aurkeztu zitzaien eta Asier eta Alainek gure proiektua aukeratu zuten.

Ideiak forma hartu zuenena, GUREAK eta FUNDACIÓN GOYENECHE-rekin kontaktuan jarri ginen. Ados egon ziren eta grabaketekin hasi ginen.

Ondoren, bi ikasle hauek Diriambara bidaiatu zuten protagonista gehiagoren bila, “Cielo de Amor” Conchan eta AMS formazio zentroa aukeratuz. Ez zuten inoiz pentsatu han biziko zutena herrialdearentzat hain garrantzitsua izango zenik, baina zailtasun, beldur eta kezkei aurre eginez haien lana betetzea lortu zuten, jende askoren lan eta esfortzuarekin.

Hona bueltatzean, haien proiektua aurkeztu zuten, protagonistetan zentratzen eta nola lekua inporta gabe, ametsak, erronkak eta konpromisoak antzekoak diren.

Emaitza pelikula-dokumental bat da, denontzat erreminta izan daitekeena lanean.1cf7386f-165b-4ddb-bfed-7e3e0ff78c40 (1)

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s