Martxoaren 8an, osteguna, 16:00etatik aurrera, erakundearen instalazioetan ospakizun bat egin zen. Talde sustatzaileko gazteekin dinamika batzuk egin ziren eta emakumearen nazioarteko eguna zergatik ospatzen den azaldu zen.
MSH-ko gazte eta koordinatzaileek ekintza prestatu zuten emakumearen nazioarteko egunean emakumeak goraipatzeko. Egun berezi honetan gizonek zein emakumeek parte hartu zuten. Momentua alaia eta dibertigarria izan zen.