Urte honetako urrian, dibertsitate funtzionala duten gazte eta helduen Arreta Zentroan, gure ohitura eta jatorria ez ahazteko Hispanitate eguna ospatu dugu.
Aipatutako ekintza urriak 13ko ostiralean burutu zen, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Horretarako programa honetan parte hartzen ari diren kideak bildu ginen, ostiralero aisialdirako dugun espazioaz baliatuz.
Gazteei antolakuntzan eta beraien eginkizunetan laguntzeko koordinatzaile bakoitzak talde baten ardura hartu zuen, aurkezpenak egin eta Nikaraguako zenbait tortila, roskilla, entsalada, arrain, eta “pinolillo” bezalako plater zein edari berezien prestakuntzan laguntzeko.
Guzti hau elkar bizitzean gazteek jantzi tradizionalekin jantzirik, Nikaraguako musikarekin dantza egiteko aukera izan zuten, bertako ohiturak gogorarazten.