Zapalduon antzerki formazioa

Kaixo!

Hemendik gutxira Debagoienan, Mugimundu Antzerki Taldeak, Elkarhezitzenekin elkarlanean,  Zapalduon Antzerki Formazioa  antolatu ditugula jakinarazteko idazten dizugu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Aspalditik genbiltzan honakoa inguruan egiteko gogotsu eta badakigu teknika hauek ikasi eta beren lana edo ekintzetan erabiltzeko gogoa duten pertsonak badirela. Tailerra Eskoriatzako Ibarraundi Museoan izango da.

Formazioa arretaz prestatu dugu eta ondorengo jarduerek osatzen dute: sarbide gisa saio teoriko praktikoa azaroaren 7an, eta Zapalduon Antzerkiko metodologian tailerra azaroaren 8, larunbata eta 9, igandean.

 

Ostirala 7

19:00-21:00 SAIO TEORIKO-PRAKTIKOA. Pertsona orori zuzenduta. (saio irekia)
Larunbata 8
11:00-14:00 eta 16:00-19:00 Zapalduon Antzerkian FORMAZIOA (aurretik izena emanez)

Igandea 9

11:00-14:00 eta 16:00-19:00 Zapalduon Antzerkian FORMAZIOA (aurretik izena emanez)

FORMAZIOA DOAKOA da baina parte hartzaile kopurua MUGATUA, beraz,

interesa baduzu mesedez, lehen baino lehen

Osa ezazu izen emate formularioa:

http://goo.gl/forms/q8lner3qG1
Kartelak eta formazioari buruzko informazio osagarria atxikitzen dizugu.

Harremanetarako:

699 909 503 (Blanka)

ingeniosoingeniero@gmail.com (Oihan)

Arrasate kartela-2
Zapalduon Antzerkia iraultzarako entsegua da, adierazmen eta sorkuntza artistikorako lengoaia eta baliabideak berreskuratzeko bide bat, honen bitartez gure eraldaketa nahiak ekintza kolektibo aukeretan bilakatuz. Gorputzaren hizkuntza, joko kolektiboa eta antzerki ekintzaren bitartez, ekintza sozial eta politikorako tresnak hausnartu nahi dituen pertsona orori zuzendutako formakuntza dugu hau: Hezitzaileak, aktoresak, ez aktoreak, gizarte langileak, dinamizatzaileak, ekintzaileak, halako ezinegona dugun pertsonak,…

Informazio hau zabaltzea eskertuko dizugu.

Besarkada bat,

ELKARHEZITZEN eta MuGIMunDu AnTZerKiA

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s