AZKOk ITtIA LORTU DUTE

Esan genizuen bezala, aurreko larunbatean Azkoitian izan ginen.

Asmo jakin batzuekin joan ginen: elkartearen informazioa banatu, Azkoitian dauden beste elkarteak ezagutu, Nikaraguako proiektuetarako diru apur bat jaso….

Ez genuena aurreikusi handik bueltan ekarritakoa: ILUSIOA. Xumeak diruditen ekimenek izan dezaketen erantzuna, eragin dezaketen zirrara.
Zera proposatu zuten, jendeak textuen irakurketak egitea, bertan, plazan, eta hortarako aulki batzuk, mikrofonoa eta bafle txiki bat eraman zuten. Hautatutako textu batzuk ere utzi zituzten kutxa batean, nahi zuenak bat hartu eta irakurri ahal izateko. Eta edonork beste edozer irakur zezakeen, bertso bat bota, istoriaren bat kontatu, kantatu….
Eta oso polita izan zen, etenik gabe jendea mikrofonoaren aurrera gerturatzen zen, Galeano, Sarrionandia, Belli, etab. en hitzak plazaratuta, norbere esperientziak kontatuta, bertsoak,  etab.

Ekimena aurkeztu zuenak ondo adierazi zuen, egia eskura zegoen soinu ekipoa ez zela onena, eta batzutan entzun ahal izateko erne-erne egon beharra zegoela, baina besteek ziotena entzuteko gogoa bazegoenez , hori ez zen inolako traba izan.
Zorionak antolatzaileei eta parte hartzaile guztiei!

Larunbat honetan Beasainen egongo gara, ea zein sorpresarekin gatozen bueltan! (Erraz aurkitzeko, bilatu gure pankarta)

ETNA3G

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s