Aurreko larunbatean Elkartasun Eguna ospatu genuen Arrasaten, baita ederto ospatu ere!!
Pintxo goxoak prestatu genituen,
Bigarren eskuko objetuak batu…
…eta Seberora gerturatu…
Gustora lan apur bat egin…
Bapo bazkaldu…
…atzera gogotsu lan apur bat eginaz…
Barre batzuk bota…
Eta lortutakoa ospatu
..Egun ederra pasatzeaz gain….
….Jendearen ELKARTASUNAri esker..
Nikaraguako “Guk ere Ahal Dugu” proiektuarentzako..
….494,90 euro batzea!!!
Eskerrik asko..
– postuan egondakoei
– pintxo goxoak egin zituztenei
– erropak, liburuak, tresnak… eman zutenei
– proposamenetan sinistu zutenei
– sinistu ez arren aurrera egiten lagundutakoei
– primerako bazkaria prestatu zigunari
– meriendarako bizkotxo ederra egin zuenari
– postura gerturatu eta ekarpen solidarioa egin zuten guztiei
– erropa eta gauzen bilketan aritutakoei
– kartelak eta triptikoetan aldaketak egin zituenari
– lagunak eta lanekoak inplikatu zituztenei
– sobran geratutakoa Emausera eraman zutenei
– ondo pasatzeko gogoa ekarritakoei
Guzti- guztiei
BIHOTZEZ
MILESKER!!!