AMetS

Atzo konturatu nintzen AMSren hizki guztiak AMetS hitzean daudela. Zoragarria, ezta?

Eta ideia hori buruan bueltaka nuela AMSren historian ametsek garrantzia handia izan dutela iruditu zait.

Elkartearen sorrera amets batek (edo batzuk) bultzatu zuela; beste era bateko mundu bat posible dela ikustarazten zuena, diskapazitateren bat izate hutsagatik bazterturik zeuden pertsona haien bizimodua hobetzea posible zela bistaratzen zuena, hezkuntza arloan lan eginda elkartasunezko jarrerak bultza zitezkeela argi zuena.

Eta kontu horiekin nenbilela, lagun bati deitu nion, aspaldian berarekin hitzegiteke nengoelako. Eta telefonoaren bestaldean jasotako ahotsagatik esnatu egin nuela pentsatu nuen, askotan gabez lan egiten duelako, eta galdetu egin nion, eta ezetz erantzun zidan, ez zegoela lo, negarrez zebilela. Sarritan gertatzen zaiola azken aldian, negar zotinka aritu, urduri, ezin loak hartuta. Duen soldata ez da dituen gastuei aurre egiteko nahikoa. Kinka larrian da. Eta bi alaba ditu bere ardurapean. Eta langilea da, oso. Bere herritik bertaratu zenetik baten eta bestean lanean aritu izan da, gogor, formakuntza teknikoa jaso eta ikasitakoan lanean dihardu, langile fina delako, ahal duen guztia egiten duelako alabak aurrera atera ahal izateko.

Baina loak hartu ezinka dabil, urduri, negarrez.

Eta zenbat izango dira bere egoeran edo antzerakoan daudenak. Beste batzuk lan gabe, etxetik kaleratuak, non lo egin ez dutenak, arazoak nori kontatu ez dutenak…

Halako egoeren aurrean ez da erraza amets egiteko gaitasuna mantentzea, baina beharrezkoa da. Guztion esfortzuak batuta, okerren daudenen egoerari erreparatuta, elkartasunez jokatuta, beste mundu bat posible da, ezta?

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s