Hainbatek deskribatu dute horrela abenduak 29koa.
Askok badakizue Josemaren omenaldiaz ari garela; gainontzekoak orain izango duzue horren berri.
Dantzak
Bertsoak
Irakurketak
Bideoak
Bakarrizketak …
Adierazteko era ezberdinak izan ziren,
Helburua bera
Josema omentzea
Egiten duen guztia eskertzea
Egiteko era azpimarratzea
Maite dugula adieraztea
La Merced ikastetxean batu ginen. Talde ugaritako jendea, leku anitzetatik gerturatuak.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Bertaratuko talde guztiei: dantzariak, bertsolariak, CEMI komunitate kristaua, ROCK taldea, Ur bizia komunitatea, Fiare banka etikoa, Lizarra talde, San Andreseko parrokia eta talde kristaua, Maximiliano Kolbe komunitatea, Seberiano Aiastui taldea, GGKEak: AMS Nicaragua, ISF, Copade, Harreman, Serso, Hiruatx, Elkarhezitzen, AMS Mundu Solidarioa, Okendo taldea, Komite Internazionalistak, Kontsumo taldeak, Bidezko Merkataritza, ADSIS, Mondragón Unibertsitatea, Arrasateko parrokia, familia, lagunak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arrasateko Udala…
Ekitaldia antolatzen lagundu diguzuen guztioi. Ez dugu ahaztu gura sukalde lanetan aritu zaretenei eskertzea, haurren zaintzan aritu zaretenoi, luntxaren muntaian aritu zaretenoi, garbiketa lanetan aritutakoei… Besteak bezain garrantzitsuak izanik, askotan ahaztu egiten baititugu lan hauek egin dituztenak…
La Merced-ko kongregazioari, bere instalakuntzak uzteagatik.
Udala eta Gizalde-ri materiala uzteagatik
Emaus Fundazioari dantzariaren soinekoa doan emateagatik.
Pakita eta Anari soinekoa konpontzeagatik.
Eskerrak guztioi bihotzez.
(Eskertzeko orduan bateren bat ahaztu badugu, barkatu. Egun hauetan joango gara informazio gehiago sartzen. Beherago duzue ekitaldirako prestatutako lipdub-aren linka, eta ekitaldiko bideoak, argazki gehiago, etab. laister izango ditugu.)