ONG Water is life gobernuz kanpoko erakundeak pentsarazteko spota zabaldu du.
Lehenengo munduan arazo bezala ikusten diren eguneroko momentuak hartu ditu ardatz, Twitterreko #Firstworldproblems hashtag-a erabilita jatorri bezala. Pobrezian bizi diren pertsonak jarri ditu arazo hauek kontatzen, beraien pobrezia egoeragatik inoiz biziko ez duten momentu bati buruz hitz egiten, eta horrek kontrastea handitzen du.
Lehenengo munduan badaude arazo larriagoak, baina askotan arazo ergelengatik kexatzen gara.