Atzo (abenduak 15), Elkar Hezi ikastetxeak antolatuta, ELKARTASUN TAUPADAK azoka egin zen Oñatin, urtero gabonen atarian gertatzen den bezala.
Goizeko 10.00etatik 14.30ara plazan hogeiren bat Gobernuz Kanpoko Erakunde elkartu ziren stand ezberdinetan, egiten duten lanaren berri eman eta produktuak saltzeko. Eskola agenda 21aren txokoa ere egon zen, eta hondakinez egindako eskulturak ikusi ahal izan ziren; ontziekin xaboia egiteko tailerra ere jarri zuten.
AMS Mundu Solidarioa elkarteko kideak ere bertan egon ginen. Nikaraguan gaitasun urrituak dituzten gaztetxoek egindako produktuak saldu genituen: lepokoak, belarritakoak eta abar. Eta guk egindako brotxeak (paparrekoak) ere bai.