INDARKERIA MATXISTEN AURKAKO ZINEMALDI SOZIALA OSPATUKO DA ABENDUAN DEBAGOIENAN

2. urtea da Elkarhezitzen eta Mugarik Gabek elkarrekin Zinemaldi Soziala antolatzen dugula Debagoienan eta aurtengo gaia konkretuki Indarkeria Matxistak eta euren kontrako borroka da.

Apur bat gehiago zehaztearren, Gipuzkoako zenbait herritan ere burutzen ari den Zinema Sozial emanaldi hauek, 5 urteko iraupena duen Mugarik Gaberen “Enfrentamos todas las Violencias Machistas, Patriarkaturik gabe denok jabe” izeneko Kanpainaren barruan dago kokatuta. Kanpaina honek jadanik 2011an Martxan Dokumentalaren errealizazioa (egun hauetan ikusteko aukera izango duguna), Euskal erkidegoko hiriburuetako Zinema Mostra, erakusketa bat eta Bilbon egindako Jardunaldi batzuk izan ditu. Guztia Indarkeria Matxisten inguruko ikuspegi globalago bat emateko (munduko toki guztietan ematen bait da) eta indarkeriei aurre egiteko alternatibak erakusteko.

Kanpaina honen inguruan antolatutako guzti hau, Euskal Herriko mugimendu feministarekin batera elkarlanean egin nahi izan dugu, eurak eta orokorrean emakume antolatuek egiten duten lana azpimarratuz eta goraipatuz, biktimismo eta morbotik aldenduz. Bailarako ekintzetarako udaletxeko berdintasun sailaren eta bertako hainbat Emakume eta talde feministen kolaborazioa izan eta izango dugu, guretzako oso baliagarria delarik eta asko eskertzen dugularik.

Indarkeria Matxisten inguruan pluralean ez dugu kasualidadez hitz egiten, hilketatik eta orokorrean indarkeria fisikotik haratago dauden eta horrenbeste ezagutu eta ikusten ez diren indarkeria mota anitzak irudikatu nahi ditugulako hitz egiten dugu pluralean. Beraz, Emanaldietan botako ditugun dokumentalen bitartez beste indarkeria mota batzuk irudikatu nahi ditugu batez ere, halanola indarkeria psikologikoa, sinbolikoa, estrukturala, ekonomikoa…

Ezin ukatu azken urteetan aurrerapausuak eman direla, batez ere esparru legalean, nahiz eta bikote tradizionalen eremura mugatuta, indarkerien kontrako lege zehatzak onartu direlako eta gizartearen sentsibilizazioa gaiaren inguruan areagotu delako. Baina uste dugu batez ere indarkerien ondorioen gainean lan egin dela, eta ez horrenbeste arrazoien inguruan. Horregatik hemen Elkarhezitzen eta Mugarik Gabetik arrazoi hoien gainean indarra jarri nahi dugu eta lehen aipatzen genituen eta ia ikusten ez diren indarkeria mota desberdin horiek ezagutzera eman nahi ditugu. Azken batean hauek ere emakumeen giza eskubideen bortxaketa bat suposatzen dute eta sistema patriarkalaren biziraupena bermatzen dute. Horren adibide garbiak badaude:

Emakumeak munduko biztanleriaren erdia dira, baina dagoen diruaren hamarren baten jabe dira bakarrik eta ondasunen ehunen baten jabe.
Euskal Autonomi Erkidegoan, pobrezia eta baztertze arriskuan dauden pertsonen %82,9ª emakumeak dira, gizonak baina 4 aldiz gehiago.

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s