Pobreziarekin amaitzeko astea_zeure esku ere badago hau aldatzea!

POBREZIAREKIN AMAITZEKO ASTEA, URRIAK 15ETIK 22RA

Urriak 17a pobreziarekin eta gizarte bazterketarekin amaitzeko eguna da, eta pobrezia zero plataformakook gizarteari zabaltzen diogu deialdia pobreziaren eta bazterketaren aurka agertu dadin.

Egunero pairatzen ditugu mundo mailako ekonomi krisiaren ondorioak, sistema kapitalistak sortutako krisiaren ondorioak. Bidegabekoa den sistemak sortutako krisia, zeinek gutxi batzuen aberastasunaren alde egiten duen biztanlegoaren gehiengoa pobretuz eta planeta txikituz.

Krisiak munduko leku ezberdinetako pertsonak hondamenera daramatzan bitartean, gobernuek finantza entitateen “galerengatik” arduratzen jarraitzen dute; bankuek estatuan, 2011ko urtarrila eta martxoa bitartean, 4.000 milioi euro irabazi zituen arren.

Bitartean, krisiaren aitzakitan, doikuntza eta murrizketa sozialeko politikak abiarazten dituzte, langabezia, prekarietatea, pertsonen mugimendu askearen aurkako politika autoritarioak edo txirotutako estatu eta gure gizartean sortutako pobreziaren aurka hartutako konpromezuak ahaztea ekarriazdes.

Bankuentzat diru gehiago
Azken egunetan, bankuen bigarren erreskate bati buruz ari dira hizketan. Zer egin dute Europako bankuek (gure zergetatik) 2008ko urritik 2010eko abendura arte eman zitzaizkien 1,2 biloi euroekin?

Hiritarrok kalera ateratzeko nahikoa arrazoi ditugu; aldaketa haundiak eragiteko boterea daukagu. Zure esku dago egoera hau aldatzea: pobrezia eta desberdintasunen iraupena ez da ez justifikagarria ezta sahiestezina ere. Mobilizazio eta zalaketen bidez, gizarte antolaketa eta parte-hartzearekin, zure eguneroko bizitzarekin, asko egin dezakezu. Zure inguruan aldaketarako aukera eta proposamenak daude. Mundu zuzen eta eskuzabalago baten eraikuntza parte hartu!

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s