Kaixo,
Euskadiko GGKEen koordinakundearen Irudi eta mezuen kodea hegoaldeari dagokionez helarazi nahi dizuegu oraingo honetan. Lotura honetan dago:
CodImagenes_e
“Eguneroko informazioa partzialegia da Hegoaldeaz diharduenean, eta bertako herritarrak euren patu aldaezinaren biktima gisa aurkezten ditu, nahiz eta protagonista diren justiziaren alde bultzatu dituzten borroketan. Komenigarria da atzean uztea fatalismo hau eta informazio errealago eta osoagoa ematea, horrela, zibilizazio guztiek berez duten balioaz, gure sistemaren mugez eta justizia, bakea eta ingurumena errespetatuko duen garapen mota baten beharrizanaz jabetzeko. Horrek zehaztu egiten du GGKEen lana, izan ere, egiazko informazioa eman behar dute, objetiboa, eta aurkeztutako pertsonen giza balioa ez ezik, informazioaren helburu den publikoaren inteligentzia ere errespetatuko duena.” Euskadiko GGKEen Koordinakundea. 2005eko apirila.