0 Pobrezia Plataformaren kartel lehiaketa

Arrasateko 0 Pobrezia plataformak bere kartel lehiaketa martxan jartzen du aurtengo urriaren 13tik 20ra ospatuko den pobreziaren aurkako astea iragartzeko.

2011rako antolaturiko ekintzen bitartez, Arrasateko 0 Pobrezia plataformak beste eredu ekonomiko, sozial, politiko eta kulturala nahi dugula eta behar dugula transmititu nahi dugu. Aldarrikatzen dugu irtenbidea ez dagoela mugarik gabeko hazkuntza ekonomikoan baizik eta kontrakoan, desazkundean. Lurra mugatua delako eta askoz hobe eta zoriontsuago bizi gaitezkeelako, denok, gutxiago kontsumituz. Gainera, alternatibarik ez dugula eta errealitate hau gailentzen ari dela defendatzen dugu.

OINARRIAK

1.- Antolatzailea: 0 Pobrezia plataforma

2.-Kartelaren edukia:

Izenburua/Título: Pobreziaren aurkako astea. /Semana contra la pobreza
Data/Fecha: Urriak 13tik 20ra. / Del 13 al 20 de octubre
Egitaraua/ Programa:
Urriak 13:/13 de octubre
Ekintza: Kale antzerkia. Actividad: Teatro de calle.
Ordua: 19:00. Hora: 19:00
Lekua: Alde zaharrean.Arrasate. Lugar: Parte vieja.Arrasate

Urriak 15/15 de octubre: Bizi martxa eta bazkaria/ Bici marcha y comida
Urriak 17: /17 de octubre
Ekintza: Kale ekitaldia. Actividad: Acto de calle
Ordua: 19:00. Hora: 19:00
Lekua: Aretxabaletako Herriko plazan. Lugar: Plaza de Aretxabaleta.
Urriak 18: /18 de octubre
Ekintza: Hitzaldia ATTAC-eko Gregorio Lopez-ekin. /Charla con Gregorio López de ATTAC.
Ordua: 19:00h.
Lekua/lugar: Kultur Ate. Loramendi gela.Arrasate.

Urriak 19: 19 de octubre
Ekintza: Kirol ekintza. Actividad: Actividad deportiva en la universidad.
Ordua: 19:00. Hora: 19:00
Lekua: Iturripeko frontoian. Lugar: Fronton Iturripe

Ekintza: Hitzaldia ATTAC-eko Gregorio Lopez-ekin. /Charla con Gregorio López de ATTAC.
Ordua: 19:00h.
Lekua/lugar: Kultur Etxea. Oñati.

Atxiki beharrekoak: Pobrezia Zeroren logotipoa.

(Informazioa euskeraz eta gazteleraz agertu behar da. Izan liteke egitarauan aldaketak egotea. Lehiaketaren irabazlea prest agertu behar da kartelean aldaketa horiek egiteko)

3.- Parte hartzaileak: Partaidetza irekia.

4.- Lanak:
Parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu.

5.- Lanen bidalketa: Ondorengo helbidean entregatu daitezke, gaian “Kartel lehiaketa” zehaztuz:
Kartel digitalak (JPEG, 72 pppez / Carteles digitales (formato JPEG, 72 ppp): elkarhezitzen@gmail.com

Kartelak papelean:
Unibertsitateko idazkaritzan: Informazio sailean (Landerren izenean).
Elkarhezitzeneko lokaletan: Dr. Bañez 1, behea.

6.- Aurkezpena: Kolore eta estilo librean.
Tamaina: Emailaren kolapsoa saihesteko, hasiera batean parte hartzeko kartela A4 tamainako artxiboan bidaliko dira hazbeteko 72 pixelez, RGB kolorez eta JPEG formatoan. Irabazle suertatzen denari, Plataformak artxibo originala eskatuko dio inprimatu ahal izateko. Honek A3 tamaina, hazbeteko 300 pixel, CMYK koloreak eta TIFF formatoa izan beharko ditu.

Oharra: Irudien Babes Legea dela eta, ezin dira pertsonaia ospetsuen irudiak erabili; ezta onarpena eskatu gabe erabilitako irudi sortuak (Copyleft lizentzia ez badute behintzat).

7.- Lanen identifikazioa:
Lanekin batera parte hartzailearen datu pertsonalak atxiki beharko dira: izena, abizenak, helbide osoa, telefonoa, helbide elektronikoa.

8.- Lanen jabego eta berragerpena: COPY LEFT

Copyleft: Lan hau askea da, birbanatu edo alda daiteke Arte Libre Lizentziako oinarrien arabera. (www.artlibre.org)

9.- Saria:

Bidezko merkataritzako produktuen otarra (kafea, txokolatea,…).

Zero Pobrezia Plataformak saria ez banatzearen eskubidea gordetzen du.

10.- Hautaketa komite eta epaimahaia:
Epaimahaia 0 Pobrezia plataformako kideez osatua egongo da. Epaileen erabakiak sekretupekoak izango dira eta apelaezinak.
11.-Egutegia:
Kartelak jasotzeko epea: urriak 7 12:00etan
Epaimahaiaren erabakia: urriak 7 arratsaldeko 6retan
Sari banaketa: urriak 17ko astea
12.- Oinarrien interpretazioa eta aurre ikusi gabeko intzidentzien ebazpena:

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztien onarpena eskatzen du parte hartzaileen aldetik. Hauetan aurre ikusten ez direnetan, antolatzaileek erabaki bidezko eta egokiena deritzotena hartzeko eskubidea izango dute.
Lanen ebaluaketarako, kontuan hartuko dira aurkezpena eta originaltasuna. Era berean, zeharka epaimahaiak Euskadiko GGKEen Koordinakundearen Irudien eta Jokabide Kodea, genero ekitatea eta ingurugiroarekiko errespetua balioetsiko ditu.

0 Pobrezia plataforma

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s