EGONALDIA NIKARAGUAKO AMSN!

Bi hilabete zoriontsu, gogotsu, kezkati, oparo… sentimendu hauek guztiak batu ditu gure egonaldiak Nikaraguan. Ozeano guztia zeharkatu ostean, 2011ko urtarrilaren 9an heldu ginen Managuako aireportura, ez ostera gure bidaiari laguntzaileak. Bidai luze honetan bide okerren bat hartu ei zuten gure laguntzaile ziren maletek. Maleta horietan, gerorako hainbat material sartu genuen, hainbat txokotan batzen ibili garen materiala hain zuzen ere: boligrafoak, koadernoak, ipuinak, komikiak, jokoak, panpinak, baloiak, sokak, kotxeak, kamioiak, erropak… eskerrik asko guztioi.

Behin kokalekua finkatuta eta maletak esku artean edukita, gure praktika aldia hasteko unea iritsi zen. Horretarako, Diriamba herrian dagoen AMS zentrora hurbildu ginen. Bertan jende asko zegoen, eta denak poztu ziren gu ikustean. Ongi etorri polita egin ziguten. Hala ere, ez haiek ez guk, ez zekigun ondo zer egingo genuen zentroan, gure praktika aldia burutu bai, baina ze arlo landuko genuen? Izan ere, hemendik pentsatuta generamana eta hango errealitatea ikusita, buruan genuen proiektua berregituratu behar izan genuen. Baina hala eta guztiz, apurka-apurka zentroa ezagutuz joan gara, lehenengo aula, bigarren aula, piñatak, hamakak, autonomia, ensarte, empaque… eta beraiei esker, bertako partaide sentiaraztera heldu gara.

Esperientzia ikaragarria izan da, bai bertako jendea oso jatorra delako, baita asko ikasi dugulako ere. Zentroa den txikiarekin eta dauden ikasle guztiekin probetxu izugarria ateratzen diotela iruditu zaigu, hainbat alor lantzen dituzte, eta oso garrantzitsuak dira tailerrak.

Era berean, gure lana beraien ikasketa modu esanguratsu batean garatzean oinarritu da. Izan ere, zuten metodologia tradizionala ikusita, aulki eta mahai ingurutik jaiki, eta gorputza mugitzeko beharra zutela ikusi genuen. Baita beraiek beraien aurreiritziak kontuan hartuz, beraien ikasketa bertatik abiatzeko beharra ere. Guk ere asko baitugu beraiengandik ikasteko.

Horretarako, hainbat joko eta dantza erakutsi dizkiegu alderdi motorra eta sormena lantzeko, eta era berean, hainbat ariketa proposatu dizkiegu curriculumean lantzen diren gaiak era dinamiko eta motibagarriago baten ikasteko. Horrela, era dibertigarri batean beraien ikasketa prozesua errazago barneratzen eta garatzen lagunduko dielakoan.

Egonaldi guzti honetatik hainbat gauzak harritu gaituen arren, bat gailendu behar dugu: daukaten apurra eskaintzeko prest daude betiere aurpegian irribarre handi bat marraztua dutela. Argi dugu jada merezi izan duela holako esperientzia bat bizi izateak, bai gure ikasketa prozesuan baita gure esperientzia pertsonalean, asko aberastu baitigu.

Hurrengo batean egongo garelakoan …

Gero arte Yamil, Tania, Omar, Nestor, Julio, Sara, Veronica, Wilmer, Mariela…

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s