Kaixo,
Amerikako Konkista izan eta bostehun urte ondoren, Espainiako enpresa multinazioanalak Amerika Latinoko ekonomien sektore nagusien jabe egiten dira. Bigarren lehorreratzea da. Inpaktuen saldoa ezin da txarragoa izan: ingurumen kalteak, biztanleriaren lekualdaketa, pribatizatutako zerbitzu publikoen garestitatsuna eta hutsuneak, giza eskubideen urraketak eta baliabide naturalen harrapaketa. Honen aurrean, erakunde sozialek bere borrokak eta erresistentziak koordinatzen dituzte.
Bigarren lehorreratzea. Espainiako Multinazionalak Latinoamerikan.
Bideoforumak antolatu ditugu:
Maiatzak 6an, ostirala, 20:00etan, Arrasateko Gaztetxean.
Maiatzak 11an, asteazkena, 19:00etan, Eskoriatzan, Ibarraundi Museoan.
Eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!
(Etortzerik ez baduzue, eta zuen kontura nahi baduzue dokumentala ikusi, bertan dago: OMAL).
Batean ez bada bestean ikusiko garelakoan,
Ondo izan,
Mugarik Gabe eta Elkarhezitzen.