AMS-Mundu Solidarioak burututako kooperazio lanen erakusketa bat egongo da, MUko elektronika eta informatikako departamentuko AMS-ko kideek bultzatuta.
Mondragon kooperatibaren esperientzia Lenitzeko bailaran hasi zen, gero Euskal Herri osora zabaldu zelarik. Esperientzia hau bultzatu zuen ideia edo indarra hitz soil batekin adierazi daiteke: elkartasuna. Elkartasuna munduan zehar zabaltzearen desioak nazioarteko kooperazion lan egitera bultzatu gaitu.
AMS-Mundu Solidarioak prozesu honetan beste GGKE-kin egin du lan: Copade edo Mugarik Gabeko Ingeniaritza; azken honekin karrera-amaierako proiektuak garatu ditu, eta hauek erakusgai egongo dira. Gaur egun, AMS-Mundu Solidarioak Elkarhezitzen heziketa proiektua gestionatzen du, bailarako beste 4 GGKE-kin batera: Harreman, Serso, Hiruatx eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza.
Asteazkenean, martxoak 23, MU-ko 11. eraikuntzara (garaian) gonbidatzen zaitugu. Bertan gutako batzuekin hitz egin ahalko duzu goizez 10tik 13ra eta arratsaldeaz 15:30tik 17:30ra.