Elkarhezitzen proiektuari buruzko bideoa, 2010. urtean grabatutakoa, YouTube-ra igo dugu. Elkarhezitzen proiektua garapenerako hezkuntza ekimen bat da, Debagoieneko garapenerako gobernuz kanpoko bost elkartek bultzatua: Serso, Hiruatx, Harreman, ISF eta AMS.
Proiektu horretan Debagoieneko ikastetxeekin lanean jarduten dugu, eta sentsibilizazio ekintzak eta kanpainak egiten ditugu publiko zabalarentzat.
Hegoaldeko herrien errealitatea ezagutaraztea nahi da, hainbat jarduerarekin eta alor ezberdinak jorratuta. Debagoieneko eta inguruko biztanleei munduko beste toki batzuetako errealitateak erakusten zaizkie, gertuago senti ditzaten: beren komunitateen eta herrien garapena lortzeko borrokatzen duten gizon eta emakumeen arazoak, borrokak eta esperantza.